XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guztiz garrantzizkoa da bereziki teklazko instrumentuentzako diren apaingarri batzuk eta batez ere arpegioa ezagutzea.

Askotan erabiltzen da; hurrengo kapituluan ikusiko dugunez akonpainamenduan batipat.

Majer-ek (1732) honela argitzen du arazoa: Arpegiatzea harpak bezala jotzea da; era hautsian alegia.

Aldi berean ez jo dena, baizik eta akordeak dituen notak banaka eta batabestearen ondoren.

Couperin-ek bi eratako arpegioak erakusten ditu: en montant et en descendant erakoak.

Chambonniéres-ek honela dio: arpegé figuré delakoan (acciacaturadun arpegioan), akorde hautsitan harmoniarekin batera soinu atera ez dezaten berehala utzi beharreko notak tartekatzen dira.

D`Anglebert-ek honen adibidea eskaini digu: .

Arpegiatzeko ñabardura-aukera handia dago: azkar, ziztatuz, azentu moduan eta baita poliki eta adierazkor ere.

Couperin-ek aspiration eta Rameau-k son coupé honako honi deitzen zioten: .

Gainera Rameauk suspension izeneko ñabardura bat gehiago erabiltzen du.